"Zahartzaroa etorkizuna da, eta ez bakarrik arrazoi kronologikoengatik"

2010-12-15

Blogetik - blogera

Nire gaiarekin lotura duten beste blog batzuk ikusten egon naiz eta albiste interesgarriak aurkitu ditut.


Nekeneren blogean, elikadurararen garrantzia dela eta, are gehiago hirugarren adinean, artikulu intesgarri bat aurki dezakegu.


Bertan ikus daiteke egunean jan behar diren gauzen portzentaiak:
                                                  - Koipeak: %25
                                                 (gehien bat arrainak eta begetalak)
- Proteinak: %20
(lakteoak...)
- Karbono Hidratoak: %55
(fruituak, lekadunak, fibra...)
- Bitaminak ere garrantzi handikoak dira eta mineralak ere batez ere kaltzioa; hezurrekin zerikusi handia duelako.


Elikadurari askotan ez diogu behar zaion inportantzia eskeintzen. Horregatik aurkitu dudan beste blog batean, kasu honetan Olatzena, beste artikulu bat daukagu gai honi buruz irakurgai.

2010-12-14

Tutoriala

Hona hemen egindako tutoriala. Bertan blogean aldizkari bat nola jartzen den erakusten dugu Issuu-ren bidez. Baliogarria izatea espero dugu.

2010-12-13

Argazki bilduma

Gaurkoan blogari buruz aurkitu ditudan argazki batzuk Picasan jarri ditut. Bilduma honetan ikus dezakegu hirugarren adineko zenbait pertsona ekintza desberdinak egiten: kirolan, igerilekuan, teknologia berriekin, jolasten...

2010-12-10

Multimedia

Egin dugun multimedia down sindromeari buruz da. Blogaren gaiarekin zerikusi handia ez daukala ematen du baina ez da horrela. Bideo honekin, denok edozein gauza egiteko kapazak garela adierazi nahi izan dugu. Ezin ditugu mugak jarri pertsonen ahalmenei eta guztion normalizazioa sustatu behar dugu.



Antza denez, copyright-a dela eta, soinua kendu diote gure bideoari. Horregatik Google Docs-en jarri dugu gure multimedia, soinua eta guztiz ikusi ahal izateko.

2010-12-03

Hirugarren adineko sexualitatea

Amaia Vazquez sexologoa, euskadi irratian, “ilunpean” saioan, emandako elkarrizketaren zatitxo bat grabatu eta goear-era igo dut. Bertan entzun dezakegu nola hirugarren adina eta bere sexualitateari buruz mito asko daudela. Egia da adinarekin gure gorputzak jasatzen dituen aldaketak eragina dutela gugan, baina horrek ez du esanahi, zahartzaroan sexualitateaz gozatzerik ez dagoenik; egoera berriari egokitzea besterik ez dago.

Teknologia berriak hirugarren adinan

Oraingo honetan power point bat aukeratu dut. Bertan ikusi dezakegu nola informazioaren gizartea, ez dela bakarrik gazteentzako, eta edozein adineko pertsoneei bideratuta dagoela. Abantailak eta onurak ere aipatzen dira eta hiru adinakoen kasuak agertzen dira.

2010-12-01

Zahartzaroa eta bizitza

Nola zahartzea, jakintsaren lan-nagusia da.

Herrialdeen artean dagoen desbertintasuna murriztea, bizi kalitatearen indikatzaileari dagokionean, eta adinako pertsonak, bizi diren lekuan, bizi direla, betetasunez egitea, guztion lana da. Gizarte aurreratuetan, biztanleen zahartze prosezua areagotu egin da, eta bertara egokitu beharra daukagu. Zaharkitze honek arazoak sor ditzake eta irtenbideak bilatu behar dira. Zahartzea zergatik ez den homogeneoa gizarte desberdinetan jakitea, ezinbestekoa izango litzateke.
Hemen daukagu taula bat datu interesgarri batzuekin.

Herrialdea Populazioa(mila) +60urte (%)
Munduan 6.908.688 10,8
Europan 732.759 21,6
Espainian 45.317 22,2
Brasilen 195.423 9,9
Colonbian 46.300 8,3

Bideo zerrenda

Ondoren, interesgarriak diren bideo batzuk aukeratu ditut. Zahartzaroaren prosezuaren azalpena ikusteaz gain, osasun kontuei buruz hitz egiten da. Kirolaren eta jarduera aktiboaren garrantzia goraipatzen da, eta onurak azpimarratzen dira nagusi batzuen hitzetan.