Alejandro Martinez Gonzalez-en hitzetan, gizarteratzea, ezagutza eta gizarte etekina errazten duten IKT-k eskuratzea berebizikoa izango litzateke. Baina hau ez dela posiblea esan genezake, gure gizartea merkatu-ekonomian oinarrituta dagoelako eta bertan indibidulizazioa, informazioa eta etekin ekonomikoak gailendu egiten dira.
IKT-k ezagutza eremu berri bat direnez, gure bazterketa ekiditzeko, ezinbestekoa egiten zaigu euren ezagutza eta erabilera.
Hezitzaileontzat, IKT-k erronka berriak planteatzen dizkigute, esku-hartze giza-hezkuntza ez formalaren esparruan.
Alde batetik, lan merkatuak eskatzen duen gutxienezko formakuntza, eta beste aldetik IKT berriek sustatzen duten ezagutza maila, nahitaezko bazterketa bat eragiten dutenez, gizarte ekintzetan inbertitzera behartzen gaitu. Ekintza hauekin, bazterketa eta giza desabantailak aurreikusteaz gain, arintzeko ere balio izango dute.
Aurrekoa kontutan izanda, hezitzaileok IKT-en ezagutza eta erabilerak zabaldu behar ditugu eta bere erabilera sustatu. Garrantzitsuena, bazterketak eragiten dituen arriskuak saihestea, hezkuntzarako sarbidea erraztea, eskolako heziketa hobetzea eta parte-hartzea, zein komunikazioa sustatzea da.
Laburbilduz, IKT-k giza ekintza eta esku-hartzean erabiltzeko tresnan bilakatzea da helburu nagusia.