"Zahartzaroa etorkizuna da, eta ez bakarrik arrazoi kronologikoengatik"

2010-11-30

Citilab

Manuel Castells-ek esandakoa, mapa kontzeptual honetan islatzen saiatu naiz. Oso interesgarria da, lotura zuzena duelako gizarte hezkuntzarekin eta baita hirugarren adinakoekin.
Citilab-ak giza eta digital berreiztatze zentroak dira. Munduan zehar Citilab batzuk daude, eta nik arreta berezia eskeiniko nieke Finlandian dauden Landa inguruetako zentro komunitarioei. Bertan, adin nagusiko pertsonetan zentratzen dira eta digitalki atzeratuagoak daudenez, teknologia berrien bidez, giza integrazioa sustatzen da, helburu nagusia delako.


2010-11-28

“Bizi d´elikatuz…eta mugituz”

Hemen dugu Gipuzkoako helduen osasuna bultzatzen duen gida praktiko bat. Bertan ariketa fisikoa eta elikadura egokia proposatzen dira.


WEBQUEST

Asko dira kirolaren mesedeak goraipatzen dituzten ikerketak. Gauza jakina da kirolak egonkortasun emozional handiagoa eskaintzen duela, eta gure bihotzaren osasuna hobetu egiten duela. Gainera ariketa fisikoak irudimena eta baita sormena ere gehitu egiten baititu. Hau kontutan hartuta, oinarrizko heziketa fisikoari buruz Webquest-a aukeratu dut. Bertan kirolak eskaintzen dituen onurak daude ikusgai, eta bere helburua txikitatik kirolarekin harreman estua sustatzea da.

2010-11-17

Gizarte Hezitzailea, infromazioaren gizartean

Alejandro Martinez Gonzalez-en hitzetan, gizarteratzea, ezagutza eta gizarte etekina errazten duten IKT-k eskuratzea berebizikoa izango litzateke. Baina hau ez dela posiblea esan genezake, gure gizartea merkatu-ekonomian oinarrituta dagoelako eta bertan indibidulizazioa, informazioa eta etekin ekonomikoak gailendu egiten dira.
IKT-k ezagutza eremu berri bat direnez, gure bazterketa ekiditzeko, ezinbestekoa egiten zaigu euren ezagutza eta erabilera.
Hezitzaileontzat, IKT-k erronka berriak planteatzen dizkigute, esku-hartze giza-hezkuntza ez formalaren esparruan.
Alde batetik, lan merkatuak eskatzen duen gutxienezko formakuntza, eta beste aldetik IKT berriek sustatzen duten ezagutza maila, nahitaezko bazterketa bat eragiten dutenez, gizarte ekintzetan inbertitzera behartzen gaitu. Ekintza hauekin, bazterketa eta giza desabantailak aurreikusteaz gain, arintzeko ere balio izango dute.
Aurrekoa kontutan izanda, hezitzaileok IKT-en ezagutza eta erabilerak zabaldu behar ditugu eta bere erabilera sustatu. Garrantzitsuena, bazterketak eragiten dituen arriskuak saihestea, hezkuntzarako sarbidea erraztea, eskolako heziketa hobetzea eta parte-hartzea, zein komunikazioa sustatzea da.
Laburbilduz, IKT-k giza ekintza eta esku-hartzean erabiltzeko tresnan bilakatzea da helburu nagusia.

2010-11-16

Nagusien poesia

Ondoren, aukeratu dut poema triste bat, zahartzaroari buruz. Egun gertatzen den errealitatea islatzen du eta nire asmoa, jendea kontzientziatzea eta egoera honen aldaketarako grina piztea da.


"Poesía de los Ancianos" Que pena es llegar a viejos. Sin tener quien nos comprenda. Los Hijos nos ven de lejos. Los nietos no nos recuerdan. Y con las piernas arrastras. Y una terrible ceguera. Caminamos paso a paso. Arqueando las caderas. Yo pido a la providencia. Haber si de mi se acuerda. Por que ya no puedo más. Con esta horribles cadena. Los hijos ya no nos quieren. Los nietos ya nos desprecian. Sin pensar que poco a poco. Correrán la misma senda. Nadie nos puede tener. Tienen la casa pequeña Pequeño es su corazón. Y maltrecha su conciencia. Y si por nosotros preguntan. Ellos alegres contestan. Llenos de satisfacción. Están en la Residencia. Es nuestra segunda casa. Puesta por la providencia En ella vivimos unidos. En la alegría y la pena. Esperando una visita. De cariño que no llega. Y si llega llega tarde. Y el reloj parado queda. Nos vamos para el otro mundo. Agotados por la pena.

2010-11-15

64 urte betetzerakoan

"The Beatles" taldekoek, zahartzaroari buruz abesti bat idatzi zuten. Nahiz eta oso ezaguna ez izan, askoren ustez, taldearen abesti enblematikoa izan da. Arreta jarri bere letran.

2010-11-13

Hirugarren adina, moda desfilearen protagonista

Murtziako herri txiki batean, Alguazas-en hain zuzen, hirugarren adineko zentruak moda desfile bat antolatu du. Desfilearen protagonistak, zentruko kideak izan dira. Iaz antolatu zuten lehenengo aldiz, eta arrakasta ikusita aurten ere aurrera eramatea erabaki dute. Gainera, desfileak egoteaz aparte, ekitaldi musikalak eta antzezpenak ikusteko aukera izan dute.

2010-11-12

Hirugarren adinarentzat bideratutako teknologiak

Hurrengo bideo honetan, azaltzen digute azken urte hauetan biztanleriaren zaharkitze prozesu bat egon dela eta egoera honek ongizate maila presiopean jarri duela. Horregatik gure nagusien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz giza-tekonologi berri batzuk sortu dituzte.